Edozein Kirol-arriskutsu egiterakoan, garrantzi handikoa da aseguru bat edukitzea.
Txartel federatiboa, kirol istripuetarako aseguru bat da, Neguko Kirolak egiten dituztenentzat zuzendua.
Federazio Txartelak ez du pistan bertan emandako asistentzia bakarrik estaltzen, zure lesioaren jarraipena ere egingo du, etxera itzuli eta gero. Errehabilitazioa ere barne, mota honetako kirolak egitean kontuan hartzekoa dena.
KIROL JARDUERAREN PRACTIKAN ISTRIPURIK IZANEZ GERO
Kirol jardueraren praktikan istripurik izanez gero, federatu lez horrela jokatu behar izango duzu:
A) ESPAINIAR estatuan:
1- GEHIENEZ 7 EGUNEKO EPEA DAGO HELVETIA ASISTENTZIAKO PLATAFORMEI ISTRIPUAREN BERRI EMATEKO. HORRETARAKO, HURRENGO ZENBAKIETARA DEITU BEHAR DA:
900 404 444 TELEFONOA
Lesionatutako pertsonaren izen-abizenak eskatuko dituzte, baita txartelaren modalitatearen arabera dagokion poliza-zenbakia ere:
Poliza zenbakia: 5567863
Dagokion izapidea hasiko da eta federatuari hurrengo datuak eskatuko dizkizute:
Datu pertsonalak.
Istripua azaltzea.
IZAPIDE ZENBAKIA emango dizute.
BEHIN DATU HORIEK HARTUTA, TELEFONO ARRETA GUNEAK JOAN BEHAR IZANGO DUZUN GERTUENEKO ZENTRO MEDIKOA JAKINARAZIKO DIZU.
2- FEDERAZIOAREKIN HARREMANETAN JARRI ISTRIPU PARTEA IDAZTEKO (HORRETAN IZAPIDE ZENBAKIA ETA FEDERAZIOAREN IZENPEA NAHIZ ZIGILUA AGERTU BEHAR DIRA) eta E-POSTAZ BIDALI GAINERAKO AGIRIEKIN BATERA (txosten medikoak, medikuek agindutakoak, etab.), HURRENGO HELBIDETARA:
allianzaccidentes.
LARRIALDIAK
Larrialdirik izanez gero, federatua izanik, 24 orduko asistentzia telefonora deitu behar duzu. Bertan larrialdia koordinatuko dute hitzartutako zentro bateko larrialdiko asistentziara joateko:
900 404 444 TELEFONOA
HITZARTUTAKO ZENTROAK
Polizak estalitako asistentzia medikoak zentro medikoetan eskainiko dira edo erakundeak hitzartutako medikuek emango dituzte.
GARRANTZITSUA: Sozietateak ez ditu bere gain hitzartu bako zentroetan edo Gizarte Segurantzakoetan emandako asistentzietatik eratorritako gastuak, salbu bizitza salbatzeko horiek jaso behar direnean.
B)
ATZERRIAN:
Bidaiako laguntza-telefonora deitu:
+34 914 522 915 TELEFONOA
• Federatuari adierazten dioten osasun-zentrora joatea.
• Fakturak eta agiri medikoak gorde.
• Helvetiak ordainduko ditu gastuak.
• Itzulketa eskatu allianzari BMS bidez: sergio.remon@bmsgroup.com
Behar diren agiriak:
Federazioak izenpetu eta zigilatutako istripu-partea.
Fakturak.
Txosten medikoak.
Medikuek agindutakoak (behar izanez gero).
NANa.
Kontu korrontea.
Federazio-txartelaren kopia.
MOTAK ETA PREZIOAK
Balio epea: 01/10/2024 al 30/09/2024.
A3 AISIA TXARTELA:
Elur, izotz eta trineoko kirolak barne hartzen ditu, amateur gisa (aisia). Lurralde-eremua: EUROPA. P.S.P.: 122 €.
TM TXARTEL MISTOA:
Elur, izotz eta trineoko kirolak, mendi-ibiliak, zeharkaldiak (zeharkaldietarako eskiak) eta erraketak amateur gisa (aisia). Lurralde-eremua: EUROPA. P.S.P.: 130 €
TM1 TXARTEL MISTOA:
Hurrengoak barne hartzen ditu: TM txartel mistoaren modalitate edo diziplinak, mendiko bizikletak, txangoak eta kanpalekuak, eskalada, amildegiak, alpinismoa, mendiko lasterketak, espeleologia eta igluak. 7.000 metroko altueratik gora egindako jarduerak beren beregi kanpo uzten ditu. Lurralde-eremua: EUROPA. P.S.P.: 150 €.
TM2 TXARTEL MISTOA:
Hurrengoak barne hartzen ditu: TM txartel mistoaren modalitate edo diziplinak, mendiko bizikletak, txangoak eta kanpalekuak, eskalada, amildegiak, alpinismoa, mendiko lasterketak, espeleologia eta igluak. 7.000 metroko altueratik gora egindako jarduerak beren beregi kanpo uzten ditu. Lurralde-eremua: MUNDUA. P.S.P.: 165 €.
E1 IKASLE TXARTELA:
Elur, izotz eta trineoko kirolak barne hartzen ditu, amateur gisa (aisia). Lurralde-eremua: EUROPA. Txartel hau 2007tik aurrera jaiotako ikasleentzat egin da. Adina: aseguratuak ez betetzea 15 urte Polizaren uneko urtearen eragina.. P.S.P.: 88 €.
LEHIATZEKO BAIMENA – L
Federazio honen mempeko modalitate ezberdinetan lehiatu nahi duten lagunei zuzendua. Europa osorako estaldura.